Jerejef elkartetik Amaia etorri zaigu bertako umeen bizimodua nolakoa den azaltzeko. Besteak beste, beraien hizkuntza, eskolako baldintzak, osasun arreta, jolasak eta hainbat ohitura azaldu dizkigu. Berak esan digun bezala, "Senegalera bidaia" egin dugu, eta bere alde baikorrak eta ez hain baikorrak ezagutu ditugu. Argi ikusi dugu euskal umeen eta senegaldarren bizi-baldintzak oso desberdinak direla.
Harremanetan jarriko gara bertako eskola batekin, ea elkar ezagutu dezakegun!
Jerejef, Amaia eta familia, Esti eta Idurre!! Edo, berdina dena, eskerrik asko, gure hizkuntzan!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina