2020(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

SENEGALERA GERTURATUZ

Jerejef elkartetik Amaia etorri zaigu bertako umeen bizimodua nolakoa den azaltzeko. Besteak beste, beraien hizkuntza, eskolako baldintzak, osasun arreta, jolasak eta hainbat ohitura azaldu dizkigu. Berak esan digun bezala, "Senegalera bidaia" egin dugu, eta bere alde baikorrak eta ez hain baikorrak ezagutu ditugu. Argi ikusi dugu euskal umeen eta senegaldarren bizi-baldintzak oso desberdinak direla.

Harremanetan jarriko gara bertako eskola batekin, ea elkar ezagutu dezakegun!

Jerejef, Amaia eta familia, Esti eta Idurre!! Edo, berdina dena, eskerrik asko, gure hizkuntzan!!






2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

IRRATSAIOEI EKIN DIEGU!

Joan den asteartean, hilaren 6an, lehen irratsaioa eskaini genuen. Gelan landutako informazioa baliatu dugu gure albisteak sortu eta emateko; hala nola, plastiko murrizketa, Aita Mari itsasontzia, bitxikeriak, laburpen tentagarriak, txisteak... e.a. Zuen gustukoa izatea espero dugu!




2020(e)ko urtarrilaren 25(a), larunbata

SAN TOMASETAN ERE EDERKI!

Oporrak hartu aurretik San Tomasak ospatu genituen. Azoka prestatu, dastatu eta nola ez 6.B mailako kideek prestatutako txistorra ogitartekoak jan genituen.

2020(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

PIRAGUA IKASTAROA

Ikasturte hasieran piragua ikastaroa egin genuen. Donostiako inguruneaz gozatu genuen, lagun giroan eta kirola eginez.