2016(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

NIRE TXOKO KUTTUNA


Zein da nire txoko kuttuna? Galdera honi erantzun diote gure ikasleek. Baina dirudiena baina zailagoa da erantzuna aurkitzen. Hortarako gure herria mapan kokatu dugu, kontinenteak, mugak, probintziak, hiriburuak, auzoak, etab. ikasi ditugu.
Gure txoko kuttuna aurkitu ondoren, orri batean isladatu behar izan dugu eta hortarako esaldiak ondo antolatzen ikasi dugu. Txukun-txukun idatzi eta gero, lotsak alde batera utzita, guztiei aurkeztu diegu.

 

 

2016(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

ARTIKUTZA


Aurreko urriaren 21ean Artikutzara irteera egin genuen. Bidai mugitu baten ondoren primeran pasa genuen. Margi begiralearen laguntza izan genuen eta gauza interesgarri asko azaldu zizkigun. Taldeka froga ezberdinak gainditu eta gero merezitako otordua egin genuen. Lasai eta jolasten egoteko astirik ere izan genuen.




Ekosistemen inguruan, Margiren laguntzarekin, gauza asko ikasi genituen.






Toki ezin politagoa topatu genuen hamaiketakoa egiteko.



Jolasteko denbora ere izan genuen.