2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Euskal musika taldeak. BIDEOAK!

Hiruhilekoaren bukaeran 6. mailako ikasleek euskal musika taldeei buruzko bideo batzuk sortu dituzte. Emaitzak onak baino hobeagoak izan dira. Zorionak egindako lanagatik!


6.A MAILA














6.B MAILA



















2019(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

PLASTIKO ZABOR BILKETA

Plastiko zaborraz kezkaturik, ikasle batzuk zabor bilketa baten proposamena ekarri ziguten. Gure harridurarako, minutu gutxitan, zabor poltsa handi bat bete genuen. Gehienak gure hamaiketakoen plastiko estalkiak, albal paperak edo litxarkerien plastikoak ziren.

Gelaz gela joan ginen, taldeka jasotako guztiaren berri emateko, eta bildutako hondakinak erakusteko. Helburua argi dugu: ikastolako plastikoa murrizteko proposamenak pentsatu eta gauzatzea. Denon artean lortuko dugu!!



2019(e)ko azaroaren 1(a), ostirala

MINDFULNESS, HEZKIDETZA ETA KONTSUMOBIDE TAILERRAK

Ikasturte hasieratik hainbat tailerretan parte hartu dugu, hala nola Kontsumobiden, Inspira Steam-en eta mindfulness eta hezkidetzan.

Kontsumobiderekin, besteak beste, Interneten gure datuak nola kudeatu eta bideo-jokoen erabilera landu genituen. Mindfulnessen kasuan, hainbat ariketa egin genituen arreta bideratzeko eta gure burua erlaxatzeko. Hezkidetzan estereotipoak, gizon emakumeen arteko lan-banaketak eta marrazki bizidunetako rolak jorratu genituen. Inspira Steam-en, berriz, STEAM-ak zer diren eta nola landu daitezkeen izan dugu hizpide, emakumeen rolak eta partehartzea sustatuz.



2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

Mussorgsky. Erakusketa baten koadroak

Aste santuko oporren aurretik, Mussorgsky konpositorearen obra ezagutzen egon ginen. Horrek musika-lan bitxi bat idatzi zuen "Erakusketa baten margolanak" izenekoa. Obra honetan,  musikaren bidez 10 koadro irudikatu zituen.

Gure artistek 10 koadro horietatik bat aukeratu behar izan dute eta horretan oinarrituta, animazio bat sortu dute. Oso gauza politak egin dituzte. Zorionak! Bildumetara joateko klikatu irudien gainean.







2019(e)ko maiatzaren 2(a), osteguna

LH5A-REN AZKEN IRRATSAIOA



Gaurkoan ere kazetari lanetan aritu gara, besteak beste, albiste, eguraldi iragarpen, txiste, asmakizun eta errezetak sortuz eta helaraziz. Mila esker gure saioak jarraitu dituzuen guztiei; espero dugu guk bezala gozatu izana.

Ah! Eta gure pertsonaia misteriotsuak asmatu al dituzue? Honakoak izan dira: Harry Potter eta Doraemon.




2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

ZEINU HIZKUNTZA EZAGUTZEN

Zer da zeinu hizkuntza? Nola da nire izena? Hizpide horiek izan ditugu azken egunetan, eta aitzakia baliatuz, zeinu hizkuntzaz abesti batzuk praktikan jartzera animatu gara.

2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

ZER JAN HURA IZAN

Apirilaren 3an Ordiziako D'ELIKATUZ interpretazio zentroa bisitatu genuen. Baserrietako elikagaien onuretaz mintzatzeko aukera izan genuen, eta ondoren, taldeka, azokan erosketa egin genuen. Azkenik, nutrizionista batek elikaduraren piramidea azaldu zigun. Guztia lagun giroan!

2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

MATEMATIKEKIN ESPERIMENTATUZ

Zer edukiera du botila txiki batek? Sartzen al da litro erdi bat bertan? Nola asmatu kolore kodeak? Halako galderak izan ziren antolatu genituen matematika txokoen hizpide. Laugarren mailakoei biderketak kuadrikuletan irudikatzen edo zenbakien osaketa frogatzen erakutsi genien. Aukera ederra giro lasaian, erakutsiz eta ikasiz.

2019(e)ko martxoaren 28(a), osteguna

5A-REN 3. IRRATSAIOA, AIREAN!

TTan-ttakunen sintonian LH5A taldeko kideen ahotsa entzun dugu hirugarrenez. Gaurkoan atzerriko albisteak eta elkarrizketak izan dira nagusi. Aukera probestu dugu besteak beste, gure ikastolako familien jatorri ezberdinetara gerturatzeko. Uhinetan primeran murgildu dira gure neska-mutikoak, profesionalak bailira! Saioa berriz entzun nahi baduzue, hona hemen.


2019(e)ko martxoaren 11(a), astelehena

IPUINEKIN GOZATUZ

Lehengo astean 5. mailako kide batzuk ipuin kontalari aritu ziren. Ipuinak aukeratu, aurkezpena entsaiatu eta 3. mailakoei kontatu zieten. Ipuinekin gozatzeko abagune aparta izan zen!!

Txistu emanaldia

Hemen ditugu 5.A taldeko txistulariak. Oso lan ona egin duzue, zorionak!! 


2019(e)ko otsailaren 10(a), igandea

Santa Agedan abestuz

Otsailaren 4an, Egiako kaleetan Santa Agedako koplak kantatu genituen. Garai bateko neguko eskea gogoratuz auzoko kaleak girotu genituen. Oso ongi pasa genuen! Mila esker gerturatu zineten guztioi!

2019(e)ko otsailaren 8(a), ostirala

2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

IRRATSAIOKO IGARKIZUNAK

Kaixo,lagunak!

Otsailaren 7an LH5Ako taldeak eskainitako irratsaioan, bi igarkizun esan ditugu. Hemen dituzue erantzunak. Ea asmatu dituzuen!!

1. Igarkizuna: ZUHAITZAK

2. Igarkizuna: AHOA